Peio Quihillalt: “Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa da Zuberoako ikastolentzat”

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 19a, 18:30

Zuberoako bi ikastolak diruz laguntzea helburu duen ‘Ikaskoli’ eguberrietako kanpaina abian da. Azaroaren 30era arte Ahuzki, Orhi edo Irati izeneko saskiak erosi ahal izanen ditugu internetez.

Zuberoan ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko «Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa dela azpimarratzen dute bertan dauden bi ikastoletako gurasoek.

Peio Quihillalt da haietako bat eta berak adierazi digu zein den une honetan ikastola hauen egoera Irrintzi Plaza saioan.

Internet bidez eros daitezke hiru otarre hauek: Ahuzki saskiak 40 euro balio du, Irati izenekoak 55 eta Orhik, berriz, 70 euro. Xerriki patea, ahate gibela, eztia, lukainka idorra, bixkotxak, ardi gazna, axoa edo azafrai erreximenta edo marmelada dira saski hauetan aurkituko ditugun bertako artisau produktuak.

Joan den urtean 1.600 saski salduz Zuberoako Alozeko eta Sohütako ikastolentzat 17.000 euroko diru-laguntza lortu ahal izan zen.

Informazioa eta eskariak ikaskoli.eus web gunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!