Nolakoa izanen da musukoen doako banaketa Nafarroan?

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 19a, 17:22

Bere egoera ekonomikoa dela-eta, medikamentuengatik koordainketarik ez duten 45 urtetik gorako pertsonak eta guraso bakarreko familiak dira neurri honen onuradunak, Peio Iturria botikarioak azaldu digun bezala.  

10 musuko doan emanen zaizkie 10.000 pertsonari hilabetean. Hau da Irrintzi Plazan Peio Iturriak azaldu diguna. Honetaz gain, diabetesari buruz mintzatu zaigu Estafeta kaleko farmatzilaria. Gaixotasun hau dugun edo garatu dezakegun jakiteko lagungarria izan daitekeen galdetegiaz  hitz egin digu.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!