Munduan ekoizten diren elikagaien herena galdu edo xahutzen da urtero, eta horrek ondorio garrantzitsuak ditu ingurumenean eta gizartean, FAOren arabera. Nekazaritzako elikagaien galerek gizartean eta ingurumenean duten eragina murrizten laguntzea, eta elikagaien xahuketari buruzko gizarte-mugimendu bat sortzea da Buruxka proiektuaren xedea.
Ekimen honek oinarri du hainbat erakunderen sare-lana sustatzea: beren soroak eskura jartzen dituzten nekazariak, egoera zaurgarrian dauden pertsonei helarazten dizkieten gizarte-erakundeak eta galburuak biltzen dituzten boluntarioak. Epe ertainera, gizarte-ekonomiako enpresa solidario bat sortu nahi dugu, produktuak eraldatuko dituena haien balio-bizitza luzatuz.
Elena Cereceda Buruxkako zuzendariak eta Eider Egizabal Deierriko Udaleko zinegotziak eman digute egitasmo honen inguruko informazio guztia.