Abel Castillo: "Ijitoek sekulako ondare immateriala dute, ezin dugu galtzen utzi"

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 11a, 16:49

Zaharren memoria jasotzeko proiektua abiatu du Gaz Kalo federazioak, Labrit multimediarekin lankidetzan. Bi norabideko lana egin nahi dute: Ijitoentzat memoria jaso eta, direna aitor dadin, hori guztia payo-ei erakutsi. Abel Castillo ari da bilketa koordinatzen.

Palabra gitana (Ijitoen hitza) izenburuko proiektua jarri dute martxan Gaz Kalo federazioak eta Labrit Multimediak lankidetzan. Ijito zaharren memoria jaso, gorde eta zabaltzeko helburua du lanak. Nafarroa osoko zortzi pertsona aukeratu dituzte, horretarako. Irailean hasi ziren elkarrizketak egiten. Pandemiak ahalbidetzen badie, azaroan amaituko dituzte grabazioak, eta ondoren ikerketa bibliografiko eta dokumentala abiatuko dute. Datorren urte hasieran, ‘Ijitoen hitza’ proiektua bukatu eta gero, transmizio lana eginen dute. Aurreiritziak apurtzeko ariketa izanen delakoan da Abel Castillo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!