Ekimena Nebukai streamer euskaldunak abiarazi zuen eta haren eskakizunak 3.000 boto izatea jarri dute helburu. Streaming plataformaren erabiltzaileek 34 hizkuntzaren artean aukera ditzakete edukiak. "Euskarazko edukia aurkitzea ia ezinezkoa da", aitortu du Iruñe Astizek. Katalana dago egun hitzuntza horien artean. "Katalanak aldeko 2.900 bozka bildu zituen eta jarri egin zuten hitzuntzen artean".
Amazon INC. multinazional estatubatuarrak 2011an jarri zuen martxan Twitch zuzeneko emisio plataforma. Bertan gehienbat bideojoko ezberdinetako partiden zuzenekoak eskaintzen dituzte erabiltzaileek.