Iheserako joera du askotan gazte literaturak, errealitatetik alde egitekoa, eta horregatik, akaso, ezusteko handia hartu zuen Garbiñe Ubedak duela bi urte Elkar argitaletxetik gazteentzako sail txiki bat egiteko enkargua jaso zuenean.
Garbiñe Ubeda Ibarrako idazlea, Euskal Idazleen Elkarteko zuzendaria, kazetaria eta diseinatzailea da. Eta honetaz gain bi gazte neraberen ama ere bai.
Hasierako zalantzak uxatuta erronkari eusti zion Eta horrela osatu egin du 'Lekukoa' izeneko trilogía: 'Sasieskola' eta 'Mehatxua'-ren ondotik, 'Esanezinak' heldu da orain, trilogiaren amaiera.
80ko hamarkadako Euskal Herrian girotu ditu hiru liburu hauek.
Honetan ere neska gazte baten aurpegiak betetzen du liburuaren azala. Larraitz da, 1984ko ostegun buruzuri batean, eskolan egon beharrean, piper egin eta liluratuta zeukan Martinekin mendira joan zena. Han ikusiko du nola hiltzen dituen hiru pertsona Guardia Zibilak segada
Kontakizuna toki zehatz batean, Euskal Herrian, eta garai batean, 80ko hamarkadan, kokatu nahi du bere ustez gazteei interesgarria suertatzen zaielako nolakoa izan zen gurasoen gaztaroa ezagutzea. Eta egileak dioen bezala 80ko hamarkada ez zen hain polita izan
Hiru liburuak solte irakur daitezke, baina gauzak gertatzen diren eta argitaratu diren hurrenkeran irakurtzean antzematen da ondoen erretratu orokorra: «Aurrenekoan arazoak sortzen eta azaleratzen dira; bigarrenean korapilatzen dira gauzak –areagotu egingo dira amarekin dituen liskarrak, lagunik gabe geldituko da...–, eta hirugarrena, 'Esanezinak', korapilo guztiak askatzera dator».