Aurrekoetan bezala abenturak zientzia kontuekin uztartu ditu Lasak, gazteen artean zientzia gaiak eta aldi berean, literatur zaletasuna zabaltzeko asmoz.
Aurreko lanetan, “Usategiaren printzipioan” matematikak eta misterioa ziren ardatzak, “Hodeietan” amodioa eta zientzia eta oraingo honetan teknologia eta boterea.
Nafarroako Erresumak aspaldi gainditu zituen behinola Gaztelarekin izandako liskarrak. Mugak ongi zehazturik eta kanpoko etsairik gabe, erresuma modernitatean sartu da, nagusitasun teknologikoaren bitartez erabateko agintea ezartzen duen Nafarroako Mariskal nonahikoaren zaintzapean.
Hauxe da, beraz Nafarroako Mariskala Aitzol Lasaren liburu berrian aurkituko duguna Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala.