Elana Olaiz: “Orain horrela sentitu behar gara, triste edo desmotibaturik”

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 20a, 16:23

Elena Olaiz psikologoak pandemia garaiko emozioak kudeatzeko aholku zenbait eman ditu Irrintzi Plazan. Normala da beldurra sentitzea, triste egotea, desmotibaturik; baina norberari emozio horiek sentitzeko baimenik ematen ez zaiola ohartarazi du Olaizek.

Birusak osasunean duen eraginari buruzko beldurrak, familiako kideen kezkek, isolamendu sozialak, arazo ekonomikoek eta ziurgabetasunak larritasuna eragin du gizartean. Eta horrek ondorioak izan ditu pertsona batzuen osasun mentalean, eta areagotu egin dira nahasmendu batzuen kasuak eta larriagotu beste batzuk. Egun bizi ditugun emozioei buruz aritu da Irrintzi Plazan Elena Olaiz psikologoa.

Orainean bizitzeko gomendioa eman du Euskalerria Irratian. “Norberak bere kabuz dituen emozioak azaleratzeko tarte bat hartu beharko luke, bere kabuz. Gainontzekoekin beste gai batzuekin solastu beharko genuke, hurbilekoak ez mintzeko”. Norberak bere burua zaintzea garrantzitsua da garai honetan Olaizen ustez: “Gustoko duzun hori egiteko tarte bat hartu beharko genuke, errutinaz harago”.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!