Sei lagun arteko taldeak osatuko dira aurten mintza praktika egin nahi dutenen artean eta aurreko urteotan bezala hainbat saio osagarri antolatuko dituzte komunitate honetako kideentzat. Lehenbizikoa asteburu honetan bertan: igandean Mintzakide mendi taldeak Orimendira eginen du txangoa.
Aurten, eta osasun egoera dela medio, aurrez aurreko bilerez gain, Mintzakide mintzapraktika saioak online egiteko aukera ere izanen da.
Mintzakide zer den azaldu digute Irrintzi Plazan Edurne Arrizibita eta Pablo Cormenzana teknikariek. Honetaz gain Iosu Mendia eta Isabel Tainta mintzakideek haien esperientziak aditzera eman dizkigute.