Iruñeko Jaso Ikastola, Eunate, Iparralde eta Iturraman Barañaingo Alaitzen eta Altsasuko eta Lekarazeko institutuetan ikasturte hasieratik ari dira garatzen aurten irakasgai berri bat haien kurrikulumetan intregratua.
Hezkuntza Departamentuko Euskara ataletik bideratutako proposamena da, euskal kultura eta euskal erreferenteak gazteei transmititzeko helburu duena.
Horretarako lau tailer diseinatu dituzte –Ezpainzapiak, Handia eta Maskarak, Frontoia eta Txalaparta. Ikasleek dantza, musika, antzerkia edota arte plastikoen bidez irudikatuko dituzte tailerretan ikusi eta ikasitakoak hala nola haien gogoeta eta sentimenduak, eta hori guztia bideoan bildu eta aldizkari digital batera igoko dute, ZUT gazteentzako aldizkaria eredua gisa hartuta.
Irrintzi Plazan lau gonbidatu izan ditugu gai honetaz solasean: Irati Primicia eta Asier Garzia Jaso Ikastolako DBH 2. mailako ikasleak, Izaskun Etxeberria ikastola honetako irakaslea eta Alberto Barandiaran Euskara Ataleko teknikaria.