Iruñerriko Mintzakide egitasmoa euskara bizi eta erabiltzeko aukera ematen du, eta euskaraz aritzeko bidea irekitzen die hainbat laguni. Astean behin egiten dituzte topaketak, euskara praktikatzeko, eta parte hartzeko aukera bakarra dago: euskaraz komunikatzeko gai izatea. Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du Mintzakide ekimena eta 21 herri eta eskualdek parte-hartzen dute kanpainan.
Aurten, zailtasunak gorabehera, topaketei eutsi diete, baina sarearen bitartez. Orain, berriz, aurrez aurrekoak eskaintzeko aukera zabaldu nahi dute berriz ere. Egungo egoeran “inoiz baino garrantzitsuago” ikusten dute egitasmoa antolatzea.
Izen-ematea Internet bidez egin daiteke, Mintzakideren webgunean.