Maiatzaldia aurten udazkenean eginen da

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 7a, 20:04

Maiatzaldia, Maiatz aldizkariaren jardunaldi literarioa asteazken honetan hasiko da Iruñean.

Iparraldeko Maiatz aldizkaria duela 38 urte sortu zen euskal idazleen bilgune gisa eta duela bost urte Maiatz eta nafarroako hainbat elkarte elkarlanean hasi ziren Nafar Ateneoko kide den Josu Jimenez maia idazleak Irrintzi Plaza saioan azaldu digun bezala.

Urtero ospatzen den Maiatzaldiak bi hitzordu izaten ditu: bat Iruñean eta bestea Baionan. Asteazken honetan, Kondestablearen aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, lehen bilkura eginen da eta bertan Amets Arzallusek hartuko du parte Miñan liburuaz mintzatzeko. Ondoren Arzallus eta Ana Mari Costera migranteen arzoetaz mintzatuko dira eta Amets Arzallus, Irati Majuelo eta Sarai Robles bertso kantari arituko dira. Gaurko saioan Auxtin Zamoraren Biziminaren koloreak izeneko bideoa ere ikusi ahal izanen da.

Topaketaren bigarren txanpa urriaren 15ean eginen da Baionako Euskal Museoan. Hara joanen dira, besteak beste, Kike Diez de Ulzurrun, Iruñeari buruzko bere liburua aurkeztera eta Ines Castiella Nafarroako irakurle taldeei buruz hitz egitera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!