Nines Maestro eta Eneko Compainsen eskutik, 'Lenin: 150 urte eta gero, zer?' solasaldia antolatu du Txalaparta argitaletxeak. 19:00etan izanen da, Iruñeko gazteluko plazako karpan. "Ezkerrak erantzun egin beharko dio Leninek berak aurre egin behar izan zion galdera honi: zer egin? Urgentziaz heldu behar zaio bai herriak boterea har dezan lan eginen duen mugimendu efikaz bat eraikitzeari, bai botere-hartze horren ondoko kudeaketari eta bai nazio guztiek aske izateko duten eskubideari.".
Txalapartak errusiar politikariaren hiru lan "funtsezko" berrargitaratu ditu, hitzaurre banarekin (Eneko Compains, Nines Maestro eta Atilio Boron dira hitzaurregileak), haren ekarpenak egungo egoera historikoan baliagarri izanen direla uste du argitaletxeak.