Pablo Aguero zinemagile argentinarrak Akelarre filma aurkeztu du Donostiako 68. Zinemaldiaren Sail Ofizialean.
1609. urtean kokatu du istorioa Aguerok, Euskal Herriko kostaldeko herri batean. Hara iritsiko da, inkisizoaren ordezkari, Rostegi epailea, eta haren aginduz, berehala eramanen dituzte atxilotuta bost neska gazte sorginkeria leporatuta. Epaileak akelarreetan parte hartu izana egotziko die emakumeei, eta, hori frogatu ahal izateko, behar duen guztia eginen du.
Euskal aktore gazte talde bat da filmeko protagonista (Amaia Aberasturi, Garazi Urkola, Irati Saez de Urabain, Jone Laspiur, Lorea Ibarra), eta Alex Brendemuhl aktore kataluniarrak bete du inkisizioaren epailearen rola.
Filmaren musika, berriz, Maite Arroitajauregik eta Arantzazu Callejak konposatu dute.
Irrintzi Plazan Elena Uriz aktore iruindarra eta Iker Ganuza produktorea izan ditugu.