Zientziren plaza

Zergatik SARS-COV-2 birusa transmititzen da horren erraz?

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 1a, 16:26

Jon Mattin Matxain zientzialariak hiru galdera eta haien erantzunak ekarri dizkigu Irrintzi Plazara: SARS COV 2 birusa edukitzeak COVID19 gaixotasuna edukitzea esan nahi du?, zergatik SARS-COV-2 birusa transmititzen da horren erraz? eta zergatik pertsona batzuengan COVID19 gaixotasuna gogorragoa da?

SARS COV 2 birusaren eta COVID19 gaixotasunaren inguruko galdera batzuk

Azken hilabeteetan koronabirusa dugu gure bizitzaren erdian, eta galdera askoren erantzunak daude oraindik airean. Zientziak ezin ditu nahi ditugun galderak berehala erantzun (nahi badugu erantzun hauek esanguratsuak izatea), baina horrek ez du esan nahi gaur egun gero eta gehiago ez dakigula. Gaurkoan, ohiko galdera batzuk ekarri ditugu saiora, hauek erantzuteko asmoz.

SARS COV 2 birusa edukitzeak COVID19 gaixotasuna edukitzea esan nahi du?

Ez. Pertsona batek SARS COV 2 birusa izan dezake, baina sintomarik garatu ez badu, gaizki sentitzen ez bada, ez dago gaixo. Gerta daiteke gaixotasuna aurrerago garatzea, ala gerta daiteke inoiz ez garatzea. Gaixo ez egoteak ez du esan nahi bisura ezin duela transmititu. Pertsona hauek gaixo ez daudenez, ezin dute gaixotasuna kontajiatu, baina birusa dutenez, hau transmititu dezakete eta modu honetan beste pertsona bat gaixotu daiteke. Birus-gaixotasun hau ez da adibide bakarra: GIB birusa (Giza Inmunoeskasiaren Birusa) eta IHES gaixotasunan adibidez gertatzen da. GIB edukitzeak ez du zertan esan nahi IHES gaisotasuna garatu denik. Hori bai, GIB dutenek hau transmititu dezakete.

Zergatik SARS-COV-2 birusa transmititzen da horren erraz?

Birus mota asko dago, eta batzuk oso zailak dira transmititzeko. GIB adibidez, sexu harremanetan ala odol kontaktuarekin transmititzen da. Beste batzuk, ordea, airetik transmititzen dira eta hauek errezago sakabanatzen dira. Bere familiako beste birus batzuekin konparatuta (SARS-COV-1, MERS) birus hau oso modu efizientean zabaltzen da, gripea baino errezago ere bai. Antza denez, birus honek mutazio oso onuragarria jaso du bere sakabanaketarako. Arnas aparatuaren goikoaldean asko erreproduzitzen da, faringean alegia. Horrela, eztula ala doministu bidez bere lehengusuak baino askoz ere errexago zabaltzen da. SARS COV 1 eta MERS arnas aparatuan oso behean erreproduzitzen ziren, birusaren transmizioa zailduz.

Zergatik pertsona batzuengan COVID19 gaixotasuna gogorragoa da?

Azken ikerketa batzuen arabera, badirudi honen arrazoietako bat akats genetikoak daudela. Modu sinplean esanda, gorputzak bi defensa lerro ditu:

  • Lehenengoa, azkarra eta ez-espezifikoa, inmunitate sistemaren erantzun innatoa da, eta erasotuta diren zelulek sortzen dituzten hainbat molekulek osatzen dute.
  • Bigarrena, motelagoa eta espezifikoagoa, inmunitate sistema espezifikoa osatzen du eta hemen baitan kokatzen dira globulu txuriak, antigorputzat etab.

Lehenengo erantzun innatoan 1 motako interferón molekula kokatzen da. Antza denez, COVID19 gaixotasun larriagoa duten gaixoen portzentai adierazgarri batek molekula honekin arazoak dituzte. Kasu batzuetan, bere gorputzak suntsitu egiten du (autoinmunea), eta beste kasu batzuetan ez da ongi produzitzen. Modu honetan, pertsona hauen lehen lerroko defentsak kale egiten du eta virusaren bikoizketa azkarra ahalbidetzen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!