Ion Martinez 'Txiki': "Emakumeen biktimizazio bikoitzaren arazoaren aurrean gure aletxoa jarri nahi izan dugu"

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 29a, 18:54

Bihar hasiko da Antzerki Aroa arte eszenikoetan euskarazko antzerkiaren zikloa Nafarroako Antzerki Eskolan, bortxaketa eta prozesu judizialak jorratzen dituen "Birritan bortxatua" lanarekin. Saioa Rayo eta Ion Martin 'Txiki' aktoreak izan dira Irrintzi Plaza saioan.

 

Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabaki du Nagorek. Baina orduan hasten da Nagoreren bigarren amesgaiztoa: epaiketan sufritutakoa eta herritarren aldetik jasotako epaiak.

Nagore Laffageren eta sanferminetako talde-bortxaketa kasuetan oinarrituta ‘Birritan bortxatua’ lana sortu du Aldatzen Laguntzen konpainiak, asteazkenean oholtzaratuko dute Nafarroako Antzerki Eskolan.

Protagonista defentsako abokatuaren eta fiskalaren galdetegia erantzun beharko du obran eta bortxaketaren unea berriz gogoratu beharko du. Hortik antzezlanaren gogortasuna, eta baita izenburua ere. Galdera horiek, gainera, ez dira fikziozkoak izango, benetako bortxaketa epaiketetan abokatu eta fiskalek egindako galderak bildu eta baliatu baitituzte antzezlana osatzeko.

Hamar urte egin ditu aurten Aldatzen Laguntzen antzerki konpainiak. Umorezko lanak egin dituzte orain arte, baina urteurrena baliatuz, gai sakonago bat hartu nahi izan dute hizpide. Birritan Bortxatua lanarekin emakumearen biktimizazio bikoitzaz hausnartzera gonbidatu nahi dute ikuslea. 20:00etan eskainiko dute obra eta sarrerak  laescueladeteatro.com webgunean daude eskuragai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!