Epailearen heriotzak borroka politikoa piztu du AEBetako Auzitegi Gorenaren etorkizunaren inguruan. Haren ordez, epaile kontserbadorea ezarri nahi du Donald Trump presidenteak, eta oposizioaren haserrea eragin du horrek. "Hauteskundeetan ere erabakigarria izan da, inpugnatzen badituzte auzitegi gorenak erabaki beharko baitu horien inguruan", azaldu du Ziaurrizek Irrintzi Plazan.
Gortea presidente batek eta zortzi epailek osatzen dute, eta horiek herrialdeko presidenteak izendatuak eta Senatuak berretsiak izaten dira. Izendapenek bizitza osorako balio dute, eta Kongresuak soilik kargugabetu ditzake, kargugabetze edo impeachment prozesu baten bidez. Donald Trumpek Amy Coney Barrett epailea proposatu du herrialde horretako Auzitegi Goreneko kide izateko. Bere ideologia kontserbadoreagatik da ezaguna 48 urteko epaile proposatu berria.