Haurren eta helduen elikadueraren oinarrian frutak, barazkiak, lekaleak eta zereal osoak beharko lukete. Baina ikerketen arabera, kontrakoa gertatzen da: birfindutako zereal asko, azukre libre asko, haragi prozesatu asko eta fruta, barazki eta lekale gutxi topatu dute. "Gaur egun, orokorrean haurren elikadura ez da batere osasuntsua", azaldu du Irrintzi Plazan Nerea Gamboa nutrizionistak. Adibideekin haurrek ohikoan hartzen dituzten elikagaiek duten azukre kopuruaz mintzatu da.