Euskal literatura nafarra aztergai ikastaro batean

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 22a, 20:18

“Euskarazko literatura Nafarroatik: egoera, ezaugarriak, erronkak. Badago euskal literatura nafarrik?” izeneko udako ikastaroa antolatu dute. On line eginen da aste honetako bi arratsaldetan: ostegun eta ostiralean.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UHUN edo UNED) eta Nafar Ateneoa dira antolatzaileak eta bertan Asier Barandiaran, Garazi Arrula, Hedoi Etxarte eta Angel Erro arituko dira hizlari. Haiek aztertuko dute Nafarroako euskal letren iragana eta oraina.  

Ikastaroan hiru modutara parte hartu daiteke: aurrez aurre, UNEDen egoitzan, on-line edo saioetako bideoak eskuratuz hurrengo astean ikusteko. Hiru modalitateetako ordainsaria bera da: 10 euro eta oraindik zabalik dago izena emateko epea.

Ekaitz Santazilia eta Izaskun Villarreal NUPeko irakasleak dira ikastaroaren zuzendariak. Santaziliarekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.

Programa:

Irailaren 24a, ostegunarekin 17:00.

  • 17:15. Konektatzea eta ikastaroaren aurkezpena.
  • 18:15. Nafarren ekarpena euskal literatura sistemaren barruan: ikuspegi historiko bat. Asier Barandiaran. Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • 19:15. Made in Nafarroa: zer, nola eta arkitektura gehiago. Garazi Arrula. Itzultzailea eta Txalaparta argitaletxeko editorea.
  • Azken galderak.

 

Irailaren 25a, ostiralarekin 17:00.

  • 17:15. Konektatzea eta eguneko saioen aurkezpena.
  • 18:15. Oinordetzari uko egiteaz: Nafarroa garaiko euskal edizio garaikideaz. Hedoi Etxarte. Itzulpengintza eta interpretaritzan lizentziaduna.
  • 19:15. Mamuen etxea: badago nafar literaturarik?. Angel Erro. Idazlea eta itzultzailea.
  • Azken galderak.

Matrikula hemen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!