Gastro Show:
Irailaren 25ean, 21:00etan, bertako produktuarekin egindako afariaz eta ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da 25 euroren truke.
Ekoizleek euren produktuari buruz hitz egingo digute:
Lizarrako Uztaldi etxeko tomate eta barazkiak, Egozkueko Loperena gaztandegiko gazta eta Irunberriko Aristu upategiko ardo ekologikoa izanen dira afariko osagaiak. Ekoizleek beraiek ere parte hartuko dute ekitaldian eta haien produktuen berri emanen diete bertaratukoei.
Afalondoa bakarrizketak Francisco Zubeldia eta Maider Lazkanorekin.
Larunbatean Euskarazko Ipuinen kontaketa zikloari hasiera emanen diote.
Lau larunbataz jarraian Etxepare Sarietan sarituak izandako lau liburu aurkeztuko dituzte, liburuen idazle eta ilustratzaileen parte hartzearekin.
Ekitaldi bakoitzean Nafarroako kultura eta kiroleko pertsonaia batek irakurriko du ipuina. Larunbat honetan Oier Sanjurjo Osasunako futbolariak irakurriko du “MUNSTROEK ERE PIXA EGITEN DUTE OHEAN”, 18:30etan. Ipuinaren egileak ere bertan izanen direlarik, Pello Añorga eta Jokin Mitxelena