ondalankoop

Maider Ondarra: "Astero bertakoa, sasoikoa eta burujabea den menua eskainiko dugu"

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 21a, 18:50

Bertako jaki ekologiko eta osasungarriak zabaltzeko helburuz jaiotako OndalanKoop kooperatiba berriak diru bilketa jarri du martxan. Burlatan ezarriko dute bazkideek jasoko dituzten jakiak prestatzeko sukaldea.

OndalanKoop mikrokooperatibak bertako eta ekologikoak diren produktuekin astero menu bat osatuko du eta jateko prest izanen diren plater goxoak eskainiko dizkie bere komunitatearen parte izanen direnei. Burlatan, Tafallan eta San Martin de Unx-en ezarriko ditu  jaki ekologikoak eta bertakoak jasotzeko egoitzak. Maider Ondarra da sortzaileetako bat.

Menua osatzeko OndalanKoop webgunean eskaintzen diren platerren artean aukeratu beharko da, eta ondoren izanen diren jasotzeko puntuetara bertaratu plater horiek jasotzeko. Mikrokooperatiba urrian hasiko da lanean osatzen ari den komunitateari jaten emateko.

Ondalankoop, bain,a ez da da soilik katering zerbitzu bat izanen. Herritik herriarentzat beste hainbat proiektu bultzatzeko tresna izan nahi du, eta lortuko den etekin guztia soldata duinetan eta bultzatu nahi dituzten herri egitasmoetan inbertituko da.

Honek aurrera egin dezan, gutxienez 100 ondalankide behar dituzte. Crowfounding bat ere jarri dute martxan egin behar dituzten hainbat inbertsio gauzatu ahal izateko Itsulapikoa.eus-en.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!