Euskalerria Irratiak kanala abiatu du Telegramen

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 16a, 10:41

Euskalerriairratia.eus orainkarian nabarmendutako albisteak, azken orduko berriak eta podcastak eskainiko ditu kanalak.

Euskalerria Irratian landutako informazio beste bide batetik jasotzeko aukera izanen da denboraldi honetan. Hedapen kanala sortu du irratiak Telegram aplikazioaren barruan, @euskalerriairratia izenarekin. 

Euskalerria Irratiaren Telegram kanalaren informazioa jasotzeko, aplikazioa telefonoan instalatuta eduki behar da (eskuragarri dago Android, iOS eta Windows Phone telefonoetarako). Gero, bi modu daude kanalari jarraitzen hasteko: Telegram aplikazioaren bilatzailean @euskalerriairratia erabiltzailea bilatu eta jarraian kanalarekin bat egin, edo kanalera zuzenean eramango zaituen estekan klikatu, t.me/euskalerriairratia, eta kanalera batu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!