Etxauri, Ollo eta Oltzako alkateek bat egin dute Sarbileko parke eolikoaren kontra

Green Capital Power SL enpresak 12 haize errota ezarri nahi ditu Kresada Goñi-Etxauri Parke eoliko berrian. Zonaldeko alkate eta hautetsiek bat egin dute proiektuaren kontra, ingurugiroan eragingo dituen ondorio larriengatik.

200 metro altuerako 12 haize errota ezarri nahi dira Etxauri eta Goñi aldean. "Errotez gain, haietara iristeko bideak eta baita energia garraiatzeko goi tentsioko lineak ezartzea ekarriko du proiektuak" azaldu du Euskalerria Irratian Idoia Aritzala, Etxauriko alkateak, "Guzti honek ondorio larriak izanen ditu, ingurugiroan, babestutako hainbat hegaztiren zonaldea dela jakinda bainan baita, mendiaz gozatzen duten mendizale eta eskalatzaileen artean".

Etxauri, Olloko bailara eta Oltzako zendeako udalak proiektuaren kontra azaldu dira. "Energia berriztagarrien alde gaude, bainan ez edozein preziotan" azaldu dute.