Mikel Irujo: "Europako laguntzen banaketan Nafarroaren parte hartze aktiboa exijitu behar diogu Madrili"

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 23a, 11:26

Europako herrialdeek erdietsitako akordioa "historikoa" dela uste du Mikel Irujo Nafarroako Gobernuaren kanpo ekintzarako zuzendari nagusiak. Batasunak trantsizio ekologiko eta digitalari emandako garrantzia azpimarratu du.

Europar Batasuneko 27 herrialdeek onartu berri duten laguntza funtsaz hitz egin dugu Mikel Irujo Nafarroako Gobernuaren Kanpo Ekintzarako Zuzendari Nagusiarekin. Historikotzat hartu du akordioa eta Europar Batasunak trantsizio ekologikoari eta digitalari emandako garrantzia azpimarratu ditu .

Espainiak 140.000 milioi jasoko ditu, horietatik 72.700 diru laguntzak izango dira, eta 67.300 mailegu. Nafarroak jasoko dituen laguntzen aurreikuspena egiteko goizegi dela aitortu du Irujok, baina hala ere lanean hasteko unea dela ohartarazi du.

Madrilen erabakiko da erkidego bakoitzari zenbat egokitzen zaion eta beraz Madrilen eginen beharko da presioa Irujoren aburuz. "Madrili Nafarroaren parte hartze aktiboa exijitu behar diogu orain". Iritsi daitekeen zenbatekoa handi izan daitekeelako, gainera.  Dena den  oraingoz akordio politikoa baino ez dela ohartarazi du Irujok. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!