Duela 15 urte eskuratu zuen Naaman Sluchin bibolin-joleak Pau Caasalsen sonataren kopia bat. Obra gehiago ezagutzeko grina piztu zion partiturak eta Eloy Orzaiz pianojole iruindarri proposatu zion. Pieza ikertu, ikasi eta 2018an grabatu zuten musikariek. Crowdunding kanpaina bat abiarazi zuten eta orain argitaratu dute diskoa La Mà de Guido disketxearekin. Pau Casals musikari erbesteratuari omenaldia egin nahji izan diote musikariek.