Xabi Senosiain: "Mendillorri auzoa eta gazteak jomugan jarri dituzte"

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 21a, 12:44

Azken egunotan hedabideek zabaldu dituzten albiste faltsuen aurrean, Mendillorriko auzokideak "aztoratuta" daudela aitortu du Bideberri elkarteko Xabi Senosiainek.

Auzo gaztea da Mendillorri eta oso ohikoa da gazte koadrilak han eta hemen ikustea. Egoera bestelakoa da, ordea, egunotan. Gazte gehienak konfinaturik daude Covid-19 gaitza geldiarazteko helburuz. Iruñeko Alde Zaharreko taberna giroan uztailaren 11an izandako agerraldiak gogor jo du auzoa, eta asko dira kutsatu diren Mendillorriko gazteak. "Kalean ez da gazterik ikusten, gazteak etxean daude", aitortu du Xabi Senosiainek Guardasola saioan. 

Bestelako mezuak zabaldu dira, ordea, egunotan hedabideetan. Auzoaren izena "zikintzeko" egindakoak direla iritzi dio Senosiainek eta agerraldiari ezarri zaion izenak laguntzen ez duela uste du. Egoera azkertzeko bilera zenbait eginen ditu elkarteak gazteekin.

Agerraldiak ondorioak izan ditu auzoan. Atzo ziren hastekoak Bideberri elkartearen udalekuak, baina egoera dela eta, bertan behera utzi dituzte behin behinean. Gaur aztertu dituzte alternatibak Osasun saileko ordezakariekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!