Josune Ilundain: “Gustatzen zait une guztiak bere osotasunean eta beren kontraesan guztiekin bizitzen”

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 17a, 11:25

Josune Ilundain sortzailearen biodiskografia egin dugu gaur Guardasola saioan. Orkoiengo lustratzaile, idazle eta musikari gazte honek bere lehen liburua “Hutsune” aurkeztu zuen martxoaren hasieran. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn eta ondasunaren kontserbazioan eta kultura, proiektu eta espazioen kudeaketan espezializatu da. Bere pentsakera eta nortasuna ezagutzeko aukera izan dugu bere bizitzako kantuen bidez.

Abesti hauek eta haiek atxikita dituzten oroipenak dira solasaldian aletu ditugunak : "Gracias a la vida", Violeta Parra; "Diamonds and rust", Joan Baez; "Kantu baten bila nabil", Olatz Zugasti; "Arnas ixilean", Su ta gar; "No", Tahúres Zurdos; "Gure barrenetatik", 2zio; "Elurretan",  Itoiz; "San Francisco bay blues", Eva Cassidy ; "I can't make you love me",  Kandace Springs eta "Malabareak",  Kashbad.  

Samurtasuna, hunkidura, baina aldarrikapena ere biltzen dituzten kanta ederrak. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!