Oskia Ugarte: “Normaltasun berriko jai batean murgiltzeko esperimentoa egingo dugu Uharte Zentroan”

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 16a, 11:14

Nolakoak izango dira jai herrikoiak normaltasun berrian? Galdera honetatik abiatuko da Uharte Zentroko Aperitifa saioan eginen den Iñaki Lopez-Perez aka Cuto sortzaileren VerbeNO esperientzia emozionala. Ostiral honetan, 19:00etan eta sarrera librea.  

Jarraituko al dute kaleak ozpin-usainez usaintzen? Edo gel hidroalkoholikoaz? Balkoiak alokatuko dira Estafetan osasun-langileak txalotzeko?

VerbeNO esperientzia emozionala izango da non ezarritako mugak garatu eta aztertuko diren. Gainera, herritik eta herriarentzat egindako jai bat izango da; imajinatzea dantzatzea baino garrantzitsuagoa izango da normaltasun berrira egokitutako festa honetan; bestelako sentsazioak ere izango dira, kalean zabor toneladak saihestuz ibiltzen zaren bitartean lurrean itsatsita geratzea alde batera utzita. Laburbilduz, ospakizun bat bi metroko distantziatik askoz haratago.

Honetaz mintzatu gara Guardasola saoan Oskia Ugarte Uharte Zentroko zuzendaritza taldeko kidearekin. 

⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀

Aperitifa

Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!