Zubiri eta Leranotz herrien arteko bidean dagoen Agotzenea Ekohezkuntza Gunetik. Esteribarko bi ekintzaile gazte, Ander Magallon eta Urtzi Arrieta, dira proiektuaren sortzaileak.
Une honetan Zorokiain herrian ematen ari diren bioeraikuntza ikastaro praktikoez gain, beste bi hauek eskainiko dituzte Agotzenean, gaur hasi eta uztailaren 17ra arte eta beste bat ari dira prestatzen pergola fotovoltaikoak egiteko, CENIFER zentroarekin elkarlanean irailearen 15etik aurrerako.