Emakumeak sanferminetan: "Festan protagonismoa eta presentzia ez da gauza bera"

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 9a, 12:17

Sanferminak birpentsatzen sailean gaur Zaloa Basabe Iruñeko Udalaren Berdintasun Teknikaria, Idoia Arraiza Bilgune Feministako partaidea eta Uxue Rey eta Miren Mindegia kazetariak gurean izan ditugu Iruñeko bestak emakumeon ikuspegitik aztertzen. 

Emakumeon presentzia eta protagonismoaz hitz egin dugu solasaldi honetan. Gauzak aldatzen ari badira ere, agerikoa da festan emakumeak duen parte hartzea mugatua dagoela zaintza lanarengatik. Horrek, zeharka, modu transbertsal batean, gure bizitzaren alor guztiak baldintzatzen ditu. 

Zaintza lenetan ez dago interesik, bereziki gizonen aldetik. Ez da erakargarria, ez du prestigiorik ematen eta lana da. 

Bestalde festa errealitatearen isla bat da, isla handitua, baina isla, azken finean. 

Festa giroa, gainera desfasearekin oso lotua da eta hortik sexu askatasunaren aurkako erasoak. 

Duela bi urte Lohitzune Zuloaga eta Paz Frances Nafarroako Unibertsitate Publikoko soziologoek egin zuen ikerketa bat Iruñeko Udalaren enkarguz

Eta han ikusi zuten nola sanferminetan sexu-abusuak edo sexu-erasoak egiteagatik jarritako salaketen kopuruak gora egin duen nabarmen, batez ere 2015etaik aurrera: 2006an eta 2007an salaketarik ez jasotzetik 2017ko 22 izatera igaro zen.


Ikertzaileen arabera, 2015etik aurrera, inflexio-puntu bat gertatu da aurkeztutako salaketen kopuruan,. Bi "mugarri" izan ziren, sentsibilitate sozial handiagoa sortzen lagundu zutenak: Nagore Laffageren hilketa eta  La Manadako bost kideek neska bati eginiko talde bortxaketa.

Festa jendetsuetan askatasun sexualaren aurkako delito asko eta asko salatu gabe gelditzen dira. Espainiar estatuan 19 dira 100.000 biztanleko, baina Suecian, esate baterako, 176 dira. Sanferminak, beraz, ez dira beste festa jendetsuak baino basatiagoa, baina kalean beldurrez ibiltzeko beldurrak hor dirau. 

Hala ere, lan handia egin da azken 10 urteotan, inurri lana, kolektibo feminista eta erakundeak eskutik hartuta, eta horren emaitzak ikusten hasiak gara. Bidea, hala ere, luzea da oraindik besta parekideak lortzeko.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!