Asier Biurrun: "AEKn aurrez aurreko ikastaroak egingo ditugu udan"

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 18a, 18:45

 Abuztuan eta irailean maila desberdinetako ikastaro trinkoak eskainiko dituzte aurrez aurre eta on-line. Barnetegiak bertan behera gelditu dira. Heldu den ikasturterako matrikula epea ere zabalik dago. Uztailaren 8a baino lehen egiten dutenek %5eko beherapena izanen dute. 


"Uda hemen da, AEK ere bai" kanpaina abiatu du AEKk.
Aurten ere, udako ikastaroak egongo dira. 
Alde batetik, udako online ikastaroen eskaintza egin du AEKk, maila
guztietan eta, beste alde batetik, hainbat euskaltegitan, udan ere euskara
ikasteko eta azterketak prestatzeko ikastaroak eskainiko dira. Hiru
aukera egongo dira: aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntza eta
jardun bikoa. Osasun-neurri guztiak hartuta, ikasleak goxo eta seguru
ibiliko dira AEKren euskaltegietan.

Informatzeko nahiz matrikulatzeko,
egokiena da hurbilen dagoen euskaltegira jotzea, edo www.aek.eus
webgunean sartzea.
• Azkenik, aurten, egoera ikusita, barnetegiak bertan behera uztea
hobetsi dugu.
www.aek.eus
673 200 100 · 946 464 000

Bestalde, 2020-2021 ikasturteari begira ohiko ikastaroekin jarraitzea aurreikusten dute AEKko kideek, Asier Biurrun Iruñerriko arduradunak adierazi digun bezala:  "Datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu, eta Foruko barnetegia urte osoan irekiko dugu berriro."

Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hau izanen du, besteak beste: %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!