Ikasturte hasieran ezagutu zuten neska -mutilek Jorge txirrindularia eta bera izanen da ekainaren 27an Urkiagatik abiatuko dena 560 kilometro egiteko Arga ibaiaren ondoan Mediterraneoraino. Haurrak dira web orrialdea, erronkaren hedapena eta diru bilketaz arduratzen direnak. Ekimen honetaz solasean aritu gara Mikel Nabarrok gidatutako "Kirol Txiki, Esfortzu Handi" tartean Ainhoa Ilzarbe, Ariñe Otxoa, Izaro Galarza, Maddi Lakasta eta Xabier Meoki ikasleekin eta Ion Zeberio irakaslearekin.
Marfan sindromea
Gaixotasun hereditario arraroa da, ehun konektiboari eragiten diona. Ehuna zelula guztien "kola" bezalakoa da, eta forma eta sendotasuna ematen die organoei, muskuluei eta abarrei, 15 kromosomaren alterazio genetiko batek eta gene baten akatsek eraginda. Ehun konektiboaren proteinetan alterazioak eragiten dituzte. %50eko probabilitatea dago transmititzeko, baina %25ak ez du familia-historiarik, eta "noboaren mutazioa" da.
Sintoma larrienetariko bat aortaren dilatazioa da. Aortaren dilatazioan, aorta presio handiarekin ateratzen da, odola gorputz osora irits dadin; orduan, alde batetik eta bestetik puztu egiten da, lehertu arte. Baina badira beste sintoma batzuk ere: kardiobaskularrak (bihotzean eta odol-hodietan), gaixotasun balbularrak (prolapso mitralean eta gutxiegitasun aortikoan), muskulu-eskeletikoak (gorputz osoan, adibidez: pertsona altuak eta meheak), begikoak (adibidez: miopia), biriketakoak (adibidez: pneumotorax espontaneoa).
Ibilbidea
Arga ibaiaren iturburua (Urkiagako Lepoa, 891m) eta Ebro ibaiaren itsasoratzea, Tarragonan lotzen ditu. Horretarako Arga, Aragoi eta Ebro ibaien ibilbideak lotzen ditu.