Asteburuetan ematen ari dira egunotan Black lives matter arrazakeriaren aurkako mobilizazio nagusiak AEBetako New Yorken. Prentsak eta bertako administrazioak erantzun esajeratua eman duela uste du Ziaurrizek: "Etxeratze agindua ere ezarri zuten. Gerra batean ginela ematen zuen une batzuetan". Etxeratze-agindua baino ordu erdi lehenago NYko bizilagunen sakelakoak soinu estridente bat egin zuten egun horietan, etxeratzeko mezu batez lagunduta.