Herri ekimenko euskarazko hedabideen diru-sarreren hanketako bat nabarmen zauritu du pandemiak. Publizitatean murrizketa handia gertatu da, hamarretik zazpik %40tik gorako murrizketa pairatu dute.
Harpidetzen kasuan murrizketa txikia antzeman da lehen aste hauetan baina kezkaz begiratzen zaie datozen hilabeteei. Dirulaguntza publikoekin ere oraingoz murrizketa gutxi gertatu dira, baina ikusteko dago etorkizunean zer gertatuko den.
Erronkaz beteriko etorkizuna aurreikusten du Hekimen elkarteak. Indarguneak azpimarratzeko unea dela iritzi dio Igor Astibiak: "Herritarren babesa indartu behar dugu". Hedabideen funtzio soziala agerian utzi du pandemiak, bizirauteko erakundeen babesa ere behar beharrezkoa izango dela gaineratu du.