Eserita bidaiatzeko plaza guztiak erabili ahal izango dira villavesetan astelehenetik aurrera

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 12a, 11:24

1. lineak (Unibertsitateak) ibilbidea luzatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoraino.

Astelehenetik aurrera, ekainak 15, konfinamendua arintzeko plana dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioak aldaketak egingo ditu eguneko zerbitzuan, eskaera emendatzeari egokitzen joateko.

Eserita bidaiatzeko plaza guztiak erabili ahal izango dira, eta zutik joatekoak mantenduko dira. Hartara, ibilgailu-mota bakoitzerako zehaztutako edukierak hauek izango dira:

  • Autobus artikulatuak (18 metroko luzera): egungo 54 plazetatik (eserita eta zutik) 73ra igaroko dira astelehenetik aurrera.
  • Autobus zurrunak (12 metrokoak): 37 plazatatik 51ra igaroko dira.
  • Autobus zurrunak (10 metrokoak): 29 plazatatik 39ra igaroko dira.

1. lineak (Unibertsitateak) ibilbidea luzatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoraino. Azken aste hauetan Askatasun plazaraino iristen zen, eta aldaketa hau eginda lanegunetako ohiko ibilbidea berreskuratuko da: Zizur Txikia – Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Gainerako lineek oraingo ordutegi eta maiztasunak izango dituzte, eta gaueko zerbitzuak bertan behera jarraituko du, berriro abisua eman arte.

Mankomunitateak gogora ekarri nahi du eskudirutan ordaintzeak bertan behera jarraitzen duela, eta gidatzeko postuaren atzealdean dagoen txarteletarako makinan ordaindu behar dela, txartela erabilita. Indarrean dauden ordutegi eta maiztasunen informazio zehatza Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu ahal da (www.infotuc.es), “Tu Villavesa” aplikazioan eta IMk herritarrei arreta emateko duen telefono-zenbaki honetan: 948 423242.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!