Irene Lopez-Goñi: “Irakaslearen lan presentziala ezin da ordezkatu”

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 9a, 16:44

Epe laburrean egokitu behar izan dira hezkuntzako profesionalak irakaskuntza digitalera. Nafarroako ikastoletan nola egin duten azaldu du Irene Lopez-Goñi Nafarroako Ikastolen Elkarteko pedagogia arduradunak Irrintzi Plaza saioan.

Itxialdia ezarri eta berehala hasi ziren lanean Nafarroako Ikastolen elkarteko pedagogia alorreko langileak. Irakaskuntza digitalera egokitzea “prozesu bat” dela azaldu du Irene Lopez-Goñik Irrintzi Plaza saioan. Eskarmentutik iradokizun dekalago bat zabaldu zuten ikastoletan. Aholku horietako batzuk azaldu dizkigu.

Esate baterako, egoera afektiboa eta emozionala kontuan hartu behar dela ikusi dute itxialdia bitartean. Eredu presentzialean errazagoa da hori egitea irakasleentzat, on-line ereduan zailagoa da, baina “askoz garrantzitsuagoa”. Saioak asanblada moduko batekin hasteko gomendioa eman du Lopez-Goñik. Hik Hasi aldizkarian bildu dituzte gehiago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!