Ana Jaka: "Abenturak eta haurren bizipen sakonak elkartzen dira liburu hauetan"

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 4a, 19:29

Ana Jakak Marimatrakak sailaren bosgarren liburua aurkeztu berri du. Honetan bi ipuin ditugu: batean Lea eta Noa ahizpak kanpaldi batera doaz bakoitza bere poz eta beldurrekin eta bestean osaba zirikatzailea jasan behar izanen dute. 

"Marimatrakak" zazpi-zortzi urteko neska-mutilei zuzendutako bilduma da. Askatasunean eta aurreiritzirik gabeko haurtzaroaren aldarrikapena egingo dute neska alai, bihurri eta jakingura pareak. Noak eta Leak gogora ekarriko digute hazteak berarekin dakartzan pozak. Bizitza jolasa ere badela gogorarazi nahi digute helduoi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!