Itxialdiaren arintze faseetan galduta, zer egin daitekeen eta zer ez izaten da zalantza nagusiena. Halako asko dira sarean, eta Iruñe Astizek ere baditu bere zalantzak. Koronabirusaren osasun larrialdiak eragin duen krisi ekonomiko eta sozialari ere erreparatu dio Astizek, faxismoaren gorakada atzeman du sarean eta hainbat alderdien adierazpenetan. Kazetarien jardunaz ere mintzatu gara @arkkuso-rekin, Irene Montero ministroari En Jake saioan egindako elkarrizketaren filtrazioa dela eta.