Luzia Etxeberria: "Gaitzari aurre egiteko ezinbestekoa da kasu positiboen gertukoen jarraipena egitea"

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 2a, 16:16

Birusari aurrea hartzeko prebentzioa da gakoetako bat, hori dela eta, kasu positiboen gertuko sarearen jarraipena egiten ari da Nafarroa. Osasun Kontsultoriotik ari dira Covid-19 gaitzaren arrastoa jarraitzen. Mediku bat eta sei erizain ari dira horretan. Lucia Etxeberria da erizainetako bat.

Martxoaren erdialdean jarri zuten martxan Nafarroako Osasun Kontsultorioa unitatea. Egunean 350 telefono dei inguru egiten dituzte eta kasu positibo bakoitzeko 15 bat pertsonekin jartzen dira harremanetan. Kutsatuaren eta gertuko sarearen arteko harremana nolakoa den baloratzen dute unitatean.

Kutsatze arriskua izan dela baloratuz gero, isolamendua gomendatzen zaio gertuko sareari eta hamalau egunetara PCR proba egiten diete guztiei. Gaitza gelditzeko ezinbestean egin beharreko lana da jarraipenarena Etxeberriaren ustez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!