Menu berrituarekin heldu da berriz Geltoki.
Tabernan eta baita txarteldegietako pasabide luzean ere mahaiak jartzeko aukera izanen du Geltokik, osasun segurtasunerako neurri guztiak hartuta.
Poliki-poliki kultur jarduera ere itzuliko da. Estrenatu berritan itxi behar izan zuten erakusketak segida izanen du hasteko, eta ondoren, hilabetearen azken ostiralean Estación Bohemioko egitarauari berriz helduko diote.
Heldu den larunbat honetan eko-merkatua eginen du CPAEN-NNPEK elkarteak antolaturik, 9.30etatik 14:00etara.