Nor talde antiespezistak 'Zoo eta akuarioen gezurrak agerian' izeneko txostena aurkeztu berri du, 8 zoo eta aquariumen egoera azalduz, horietako 6 Euskal Herrian eta beste bi Kantabrian. Tartean, Argedaseko Sendavivan animaliek bizi duten egoera bidildu du taldeak.
Sendavivan mundu osoko hamaika espezietako 800 animalia dituzte itxita. Arduradunek "natur parke" gisa izendatu arren, Nor taldearentzat zoologikoa da gunea. Txostena eta ondorioeak ezagutzeko taldeko bozeramaile Maialen Sagues elkarrizketatu dugu.