Teknologiarik aurreratuenean oinarrituta, herritarrei ordaintzeko tresna arin eta segurua eskaintzen die Ekhilurrek, dirua gizartea eraldatzeko motor gisa erabiltzen laguntzeko.
"Dirua pertsonei zerbitzatu behar duela uste dugulako, eta ez alderantziz. Herritarrei tresnak ematen dizkiegu beren diruaren kontrola berreskuratzeko, gizartea etengabe eraldatu eta botere ekonomikoa lortzeko."
Erosi
Ekhilur diru elektronikoko kontu bat izateak abantailak ditu zuretzat, baita zure auzo, hiri eta inguruarentzat ere.
Sareko saltokietan mugikorrarekin egiten dituzun erosketak ordaintzean, deskontua jasoko duzu. Ekhi puntu gisa kargatuko dira zure kontuan, Ekhilur sarean hurrengo erosketetan gastatzeko.
Telefono mugikorra aplikazio baten bidez erabiltzen duen ordainketa-sistema jarri du Ekhilurrek erabiltzaileen eskura. Azken belaunaldiko tresna arina, erabilerraza eta %100 segurua.
Saldu
Ekhilurrekin elkartutako enpresa izateak ateak irekitzen dizkizu bezero potentzialen komunitate bati, zure balio berak baitituzte.
Ekhilurrekin, enpresa txikiek eta saltokiek orain arte enpresa handien eta merkataritza-zentroen eskura zegoen tresna bat dute eskura.
Kooperatibistei egiten dizkiezun salmentak Ekhi puntu bihurtuko dira, eta sarean egiten dituzun erosketetan erabili ahal izango dituzu. Halaber, € bihurtu ahal izango dituzu, zure finantza-beharrek hala eskatzen badute.
Kooperatu
Ekhilur dirua bitarteko gisa ikusten dutenentzat da, ez helburu gisa.
Abantailak izango dituzu erosketak erkidegoko saltoki eta enpresetan egiten badituzu, eta, hala, bezero gehiago izango dituzte, eta zure gustuko produktu eta zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izango dute, tratu hurbil eta kalitatekoarekin.
Gainera, erosketak Ekhilurrekin egiten dituzunean, diru-kopuru txiki bat emango diozu GKE edo elkarte bati, eta sarean erosteko ere erabiliko du, horrela denon onurarako zirkulua itxiko da.