Lina Andueza: “Hamar egun izan ditugu 2. Batxilergoko ikasleen itzulera prestatzeko”

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 28a, 17:10

Astelehenean itzuliko dira 2. Batxilergoko ikasleak ikastolara. Ia ehun ikasle hartuko dituzte San Fermin ikastolan. Itzuleraren inguruan mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan ikastolako Bigarren Hezkuntzako zuzendariarekin.

Hautazkoa izanen dute 2. Batxilergoko ikasleek astelehenetik aurrera ikasgelara itzultzea. Gehien gehienek eginen dute San Fermin ikastolan. Horretarako hainbat aldaketa egin behar izan dituzte ikastetxean. “Sukarra neurtuko zaie ikasleei, ikastetxean maskara erabili beharko dute, sarrerak eta irteerak antolatzeko zirkuitu bat osatu dugu…”, azaldu du Irrintzi Plaza saioan Lina Andueza San Fermin Ikastolako Bigarren Hezkuntzako zuzendariak.

Egoera ikastola eta eskolen ereduaz hausnartzeko baliatu nahiko luke Anduezak: “Moldatzeko gaitasuna handia duen eskola eredu batera jo beharko genuke. Malgutasuna ezinbesteko konpetentzia izanen baita aurrerantzean”. Ikastola barruan halako hausnarketa prozesua abian zuten jada, eta horrek egoerara moldatzen lagundu diela aitortu du Anduezak. “Ikusi beharko dugu gizarteak eta hezkuntzak zer mugak jartzen dizkion eskolari bere lana egin ahal izateko, ikusi behar hilabete hauetan ematen dizkiguten jarraibideak".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!