Irati Aizpurua Alquezar: “Batzuetan ez gara jabetzen haurdunaldi eta erditzean eskubideak ditugula”

Covid-19aren garaian amatasunari erreparatu dio Irati Aizpurua Alquezar abokatuak. Bi hitzaldi eskaini ditu Instagramen, haurdun dauden emakumeen eta haien bikoteen kezkak ezagutu eta erantzuteko.

Osasun sistemaren erabiltzaile modura ditugun eskubideak ezagutzeko beharra azpimarratu du Irati Aizpurua Alquezar abokatuak Irrintzi Plaza saioan. “Ospitalean erditzera ohituta gaude, baina badira beste aukera batzuk”, argitu du.

Covid-19 gaixotasunak areagotu egin du haurdun dauden emakumeen zaurgarritasuna, eta zalantza asko agertu zaizkie edoskitze edota erditzearen inguruan, esaterako.

Egoera dela eta, askok etxean erditzearen alde egin dutela azaldu du Aizpurua Alquezarrek. Bere blogean hainbat artikulu idatzi ditu gaiaren inguruan.