Sare publikoan plazarik lortu ez duten gurasoei alternatiba bat eman nahi diete horrela, baina azpimarratu dute behin-behineko proiektua izango dela, testuinguruari lotutakoa erabat.
Gurasoei eskatu diete aurreinskripzioko hiru aukeretan euskarazko eredua eskaintzen duten haur eskolak jar dezatela, eta guztiek hori eginez, agerian geratuko da eskaria eskaintza baino askoz ere handiagoa dela. Eta horri lotuta, Azizuk eskandalugarritzat jo du haur-eskoletako euskarazko eskaintza, batik bat Udalak eskaintzaren inguruan egindako inkesta ezagututa.
Egoera horretan behin-behineko alternatiba gisa sortuko dute herri haur eskola, eta une honetan lokal egoki bat bilatzen ari dira. Urrats sendoak egiten ari dira, baina nabarmendu dute, egitasmoa errealitate bihurtzeko, famlien konpromisoa eta gizartearen babesa beharko dutela.