Cocinas Larrako zurdindegi eta ebanisteria berriz ere martxan da. Beharrezko higiene eta segurtasun guztiak beteta neurrira egindako sukalde eta komunak egiten hasi dira berriro, bi hilabetez itxita egon ondoren. "Gure alorrean ez dago telelana egiteko aukerarik", azaldu du Jon Josu Larrasoainek Euskalerria Irratian. Egoerara nola moldatu diren azaldu digu.