Ainara Pagola: "Landa eremuko LGTBIQ+ pertsonen ahotsa jaso nahi izan dugu"

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 19a, 16:58

Nafarroako landa-eremuko bost pertsona LGTBIQ+ ezberdinen erretratua egin dute Luis Azanzak eta Iratxe Arangurenek zuzendutako dokumental interaktiboan. Ainara Pagola ekoizlearekin mintzatu gara filmaz Irrintzi Plaza saioan.

Apirilaren 30a estrainatu zuten Ausartu Zaitez dokumental interaktiboa estreinatuko da on-line, proiektuaren web orrialdean eta sare sozialetan @atrevetedoc. 

Tania González, Judit Inda, Eneko Garrido, Karlos Montoya eta Alizia Izalen testigantza pertsonala da Atrevete/Ausartu Zaitez. Modu interaktiboan, ikusleek protagonisten aspektu ezberdinak ezagutu ahal izango dituzte irudi eta bideoetan klik eginez. Filma 2019ko urria eta abendua bitartean grabatu zuten Ororbian, Gaztelun, Tuteran, Tafallan, Garesen eta Iruñean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!