Gorka Karapeto: "Ekainean zabaldu ahal izateko lanean ari gara Bi Hatz rokodromoan"

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 19a, 16:43

Dena ongi badoa ekainean zabalduko ditu ateak Landabengo Bi Hatz rokodromoak. Lan erregulazio espedientepean izan dira langileak, atzora arte. Orain ateak itxita ari dira lanean beharrezko segurtasun eta higiene neurriak ezartzeko. 

Ezjakintasuna da nagusi eskaldaren alorrean. Itxialdia ezarri zutenetik rokodromoak itxita daude eta, orain, kalean entrenatzeko aukera dagoela, ez dago horman eskalatzeko aukerarik. "Guk ulertzen dugu sokarekin eskalatzea kirol indibiduala dela, baina ez dakigu klaro nola dagoen asunto hori beraientzako", azaldu du Irrintzi Plazan Bi Hatz rokodromoko Gorka Karapetok.

Aldagelak itxita eta segurtasun-tartea mantentzeko marrak izanen dira lurrean aurrerantzean Bi Hatz rokodromoan. "Heldulekuak askoz gehiago garbitu beharko ditugu, zorrotzak izango gara", adierazi du Gorka Karapetok. Heldulekuak maiz aldatuko dituzte eta blokeen arteko tartea zabalagoa izango da. "Magnesio likidoa erabili beharko dugu, alkohola duelako", gaineratu du.

Itxialdia bitartean, maiatzaren 5ean, 3 urte bete ditu Landabengo rokodromoak. Bi Hatz osatzen duen familia irrikitan dago itzultzeko, baina etxean ere moldatu dira. "Jendea gogotsu dago, uste dut erreza eginen zaigula ospakizun bat egitea".

Goi mailako kirolarien antzera, sasoia mantentzeko kirola egiten aritu da Bi Hatz rokodromoko Gorka Karapeto itxialdiaren lehen egunetan. Atsedenerako tartea hartzea erabaki zuen ondoren: "Ez zitzaiten gaizki etorriko". 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!