"Kazetaria. Koronabirusaren pandemian gerra-erreportaria, Espainiako Gobernuaren arabera." Horixe da bere Twitter kontuan daukan profileko aurkezpenean.
Uztailetik kalean bizi den Sergio Murilloren bizipenak bildu ditu erreportaia batean. Besteak beste hala esan zion Sergiok: "Kalean bizi naizenetik ez dut inoiz elkarrizketarik mozten, agian egunak igaroko ditudalako inorekin hitz egin gabe"
Mikel Urabaien iruindarrak 22 urte ditu, Kazetaritzan graduatu zen 2019an, Argazki dokumentalean master bat ikasten ari da eta tarteka bere lanak argitara ematen ditu, baina hori ez dela batere erraza aitortu digu: "Erreportaiak egiten ditut nire kontura. Gaztea izateak, ia curriculumik ez izateak eta hedabide baten babesik ez izateak mesfidantza sortzen du, azalpen gehiegi ematera behartzen du eta baimenak lortzea eragozten du."