ECOZINE-k normalean maiatzean bisitatzen gaitu, bai…baina guretzat beti izanen da urria berriro, eta zure azenario mozorroa. Eta hori ulertzeko, horra doaz zinemazko 5 minutu eta 42 segundo, Mexikotik, mariachirik gabeko laztana, maitasunezko eta umorezko istorio bat krisi garaietan.
Octubre otra vez 5,42 min.
https://www.youtube.com/watch?v=n245Kotwf3I
Mexiko: 2017. Fikzioa. Zuzendari eta gidoilaria: Sofía Auza Ikusle gazteen saria
Konfinamenduzko aste hauen ostean, eta teknologiaren erabilpena ondoren (gehiegizkoa batzuetan), teknologia erabili, gozatu eta sofritu ondoren…sekula baino hobe ulertzen dugu eguna parke batean gozatzearen plazerra. Ala ez?
Un dia en el parque 3 min.
https://www.youtube.com/watch?v=n4xANu8C6Zw
Espainia, 2017. Animazioa. Zuzendari eta gidoilaria: Diego Porral Soldevilla
Basoa gorputz azalean, lurraren usaia, askatasuna eta espazioa edo jolasa eta lasaitasuna badira faltan somatzen duzuna…. Alde egin! (minutu bakar batzuetan bada ere)
Ma forêt 6.55 min.
https://vimeo.com/116473341
Belgika (2012). Fikzioa. Frantsesez. JBGA. Zuzendaritza eta produkzioa: Sébastien Pins. 2012.urteko Ecozineko fikziozko laburmetrai irabazlea
Mozanbiken amaiera emanen diogu, gatazka batek dituen fase eta irtenbide desberdinekin. Aukera bat eman, nahiz eta marrazkia sinplea iruditu. Landugabeko trazu horren atzean, gatazka, desberdintasun, ikasketa eta erresilientzia osagai dituen kontakizun bat dago. Batere sinplea ez dena, baina momentu hauetan oso erabilgarria.
The Change 15 min.
https://vimeo.com/117119380
Mozanbike (2011). Animaziozkoa. Elkarrizketarik gabekoa.
Zuzendaritza: Fabian Ribezzo 2012.urteko Ecozineko publiko sariaren irabazlea
Jaialdi honi buruz gehiago ezagutu nahi baduzu, sarean barna mugitzea gomendatzen dizugu: